}

SUKALDARI ONENAK

2023-2024


INAUTERIETAKO TOSTADAK

Aste zuriko oporrak baino lehen, inauterietako tostadak egin genituen Inauteriak ospatzeko. 


Lehenengo Fko ikasleak etorri zirengurekin sukaldatzera. Errezeta erraza izan zen, baina “momentazo” batzuk egon ziren elaborazioan. Esnegainarekin arazotxo bat izan genuen, erdia mahaira jausi zen. Beste momentazo bat egon zen: limoiari azala kentzen ari ginela pertsona batek ia ia hatzamarra moztu zuen, pertsona hori ezkertia da eta zoritxarrez ez ditugu ezkertientzako tresnarik, hurrengorako saiatuko gara izaten. 


 


Errezetaren azken pausoa, hau da, tostadak frijitzearena helduek egin zuten. Eta bitartean ikasleak UNO-an jolasten egon ginen. Primerako goiza pasatu genuen.

 





Sukaldaritza errezeta

Pizza

Duela bi aste pizza errezeta egin genuen. Erraza izan zen eta hauek izan ziren osagaiak: 

- Masa

-tomatea

-gazta

-urdaiazpikoa

-saltxitxak

-bakona

 



 

Orain nola egin genuen azalduko dizuegu:

1.Masa zabaldu mahaian eta tomatea bota.

2. Urdaiazpikoa jarriko diogu.

3. Gazta botako dugu.

4. Saltxitxak eta bakona moztuko ditugu eta masan jarriko dugu.

5.Labean sartuko dugu. 





 




GURINA eta TXOKOLATE GAILETAK

Pasaden astean gurina eta txokolate gailetak egin genituen. 



Aurreko egunean supermerkatura joan ginen osagai guztiak erostera, baina, ostiralean errezeta egitera gindoazela, eta…  Ai ene!!!! gurina falta zitzaigun!!!! ziztu bizian supermerkatura hurbildu ginen erostera.

Instututora bueltatu ginenean desastre pittin bat zegoen gelan, baina lanean hasi bezain lazter dena bideratu zen. 

Gailetak egitea nahiko erreza izan zen, piloa disfrutatu genuen gailetei forma ematen. Azpilean jarri ondoren labean sartu genituen.

Labean denbora gehiegi izan genituen eta ertzeetatik pittin bat erre zitzaizkigun, hala ere gozoak zeuden.





ARROZA PASTELA 

Pasaden astean eta astearte honetan, arroza pastelak egin genituen, nahiz eta

elaborazioa erreza izan berriro izan genituen arazoak arrautzekin.

Ostiralean egindako tarta gozo zegoen, ez ordea, asteartean egin zutena, moldea garbitzea ahaztu baitzitzaien, eta, “berri” zaporea zeukan. 

Orduan, adi!! zeozer berri erabiltzen baduzue sukaldatzean, ez ahaztu garbitzea!!!

PASTEL JAPONES

Pasaden astean eta astearte honetan, Pastel japonesak egin genituen

3.Mailako ikasleekin. Arazo batzuk egon ziren: arrautz bat jauzi zen, zuringoak 

elur punturaino muntatzeko sailtasunak egon ziren eta txokolate zuria erabili 

beharrean beltzarekin egin genuen.












BELENEKO OPILTXOAK

Pasa den astean eta aste honetan, Beleneko opiltxoak egin genituen.

3. mailako ikasle batzuekin. Errezeta egitea ez zen oso erreza izan.

Antolatzeko momentuan arazoak izan genituen,  baina azkenean opiltxoak goxo-goxo

zeuden.




HOJALDREZKO HALLOWEEN ARMIARMA

Pasa den astean eta aste honetan, txokolatezko armiama egin genuen arimen gaua izan zelako. Nahiko erraza izan zen. Zailena armiarmaren forma ematea izan zen.




 





Hauek izan dira txokolatezko armiarmaren errezetaren pausuak. Animatu errezeta hau egitera.  



 KALABAZA BIZKOTXOA 

Pasa den astean, kalabaza bizkotxoa egin genuen sukaldaritza tailerrean. Ez zen izan hain zaila. Antolaketa piska bat kostatu zitzaigun, baina gozo atera zen. Animatu egitera oso erreza da!!!


           

Osagaiak nahastu ondoren kalabaza bota genuen. Gero, berriro nahastu eta molde batean sartu genuen. Azkenik, labera sartu 180 gradutan eta 30 minututan prest zegoen.



BANANA BREAD

 

                Pasa den astean, sukaldaritza  tailerrean  BANANA BREAD edo  banana ogia sukaldatu genuen.  Ez da errezeta zaila,  nahiko azkarra egiteko eta oso gozoa. Animatu zaitezte egitera!!!!! 




   


Osagai guztiak nahastu, eta labera 180 gradutara, aurretik berotuta, 40 minutu.
ON EGIN!!!!

























2022-2023






2021-22


2021-22 SUKALDARI ONENAK



2020-2021 


SUKALDARI ONENAK 17 - 18 - 19 - 20



SUKALDARI ONENAK 14 - 15 - 16 - 17

3 iruzkin :

  1. Ea etxean ere sukaldari onenak zareten ! Hemengo errezetak oso errezak izango dira, zuek ere txean egin ahal izateko. Animatu eta praktikan jarri!

    ErantzunEzabatu
  2. Me gusto lo que hizimos men cocina pero sobre todo me gusto mucho hacer bizcocho

    ErantzunEzabatu
  3. Seguru bizkotxoa primeran atera zaizuela😋😋😋 Sukaldari onenak zarete!!
    On egin eta animatu etxean ere egiten!!!! Musu handi bana🥰🥰🥰🥰🥰🥰🥰🥰🥰🥰🥰🥰



    ErantzunEzabatu