}

ELKARRIZKETAK

2023-2024

ELKARRIZKETA - KOLDO

Non jaio zinen?

Cruzesen jaio nintzen 1989ko Ekainaren 19an

Zenbat urte dituzu?

34 urte ditut

Non bizi zara?

Momentu honetan Gizaburuagan bizi naiz, Lekeitiotik 7km ra dagoen herri txiki batean.

Zein da zure lana? Zenbat urte daramatzazu lanean?

Ni hezitzailea naiz eta 5 urte daramatzat lanean.

Zure lanetik zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuna?

Lanetik gehien gustatzen zaidana da, etxera heltzean ematen didan satisfazio pertsonala, beti gustatu zaidalako bestei laguntzea eta hezitzaile lana niretzat plazer ba da.

Ez dago momentuz ezer nire lanetik gustatzen ez zaidanik.

Zeintzuk ekintza egitea gustatzen zaizkizu zure denbora librean?

Egia esan oso gustuko dut natura, eta aire libreko edozein ekintza dut gustuko…. Baina batez ere arrauna, noski.

Ze musika gustatzen zaizu eta zein janari gustukoena?

Denetarik entzuten dut, baina batez ere… Berri txarrak, Gatibu eta Lagrimas de sangre.

Janari kontuetan… Gehien gustatzen zaidana da; izokina eta pasta

Bikotea daukazu?

Momentuz ez daukat bikoterik.

Kirolen bat praktikatzen duzu? Zein?

Bai, Arrauna

Noiz hasi zinen arraun egiten?

2005ean hasi nintzen arraun egiten

Aipatu al duzu arrauneko bizipenen bat?

Orain dela aste bi gutxi gora behera entrenatzen hasi ginen eta bapatean izurdeak agertu ziren gure ondoan jausiak egiten eta gurekin batera egin zuten entrenamenduaren zati eder bat.

Niretzat oso polita izan zen animali eder horiek holako hurbiletik ikustea.




2022-2023

Kaixo irakurleok!!


Gaur Kurkudi eta 1.Eko ikasle batzuk : Ysabella, Martín , Ethan , Ari, Iraia eta Luar elkarrizketa bat egingo dugu. Atzo , maiatzaren 31an, gure institutoko idazkaria , Maite , jubilatu zela  jakin dugunez berari elkarrizketa egitea erabaki dugu.

Hasiko gara ba!

1-            Kaixo Maite, zenbat urte daramatzazu Barandiaran Institutoan lan egiten?

31 urte ( uste dut…

2-            Gustora egon zara? Zelan sentitu zara irakasleekin, ikasleekin,…?

Oso gustora, irakasleak batzutan “ petarditoak” izan arren , orokorrean poz pozik. Eta ikasleekin oso ondo, noski.

3-            Zelan sentitu zinen atzo, zure azken egunean lanean?

    Atzo egun osoan zoriontsu!! Besarkadak , muxuak… eta opariak…  Beno, lan gehiagorik ez.

4-            Ikasturtean zehar, zein da zuretzako lan gehiago duzun hilabetea? Zergatik?

Iraila , irakasleen eta ikasleen ordutegiak eta bekak egin behar ditugulako.

5-             Hemendik aurrera, deskantsatzeaz aparte, zerbait egitea pentsatu duzu?

Momentuz… paseiatzea , deskantsatzea , irakurtzea …geroago beste gauzak ailegatuko dira.

 


Mila esker Maite zure lanagatik ,faltan botako zaitugu eta gure partez:

OSO ZORIONTSUA IZAN ZAITEZ!!!






Kaixo irakurleok!!

Gaur 2Dko ikasle batzuk (Oier, Mario eta Unax) Daniel, Ethan, Iraia eta Naiararekin elkarrizketa egingo dugu.

Denbora pixka bat pentsatzen egon gara nori egitea erabakitzeko eta… azkenik elkarri egitea erabaki dugu. Hasiko gara ba!

1-          Kaixo, zelan sentitzen zara Barandiaran Institutoan?

O: Gustora nago, urte batzuk daramatzat institutoan eta oso pozik nago.

M: Bi urte daramatzat institutoan eta nire eskolako ikaskideekin gustora nago eta ezagutu berriekin ere.

U: Ni institutoan gustora nago bai ikaskideekin bai laguneekin, ondo moldatzen naizelako.

D: Ni pozik egon naiz institutoan eta pixka bat pena sentizen dut ze datorren urtean beste ikastetxera noa, zeren eta lagunak hemen ditudalako.

E: Nik 2 urte daramatzat institutoan orokorrean oso pozik nagoela esan dezaket, lagun asko egin ditut eta.

I: Ondo nago institutoan, zeren eta lagunak ditut, eta Daniel bezala pixka bat kezkatuta nago.

N: Ni aurten hasi berria naiz eta ondo nago institutoan eta asko gustatzen zait, egin ditut lagun berriak.

 

2. Zer da gehien gustatzen zaizuna institutoan?

O: Lagunekin egotea patioan eta gaztelania.

M: Urtez urte lagun berriak egitea eta patioan jolastea.

U: Nire klasekideekin denbora pasatzea eta gizarte.

D: Lagunekin egotea eta piszina.

E: Patioan lagunekin egotea eta bloga, beste ikasleekin egon naitekelako.

I: Plastika, marrazki politak egiten ditudalako eta sukaldaritza.

N: Bloga eta sukaldaritza, lagun berriak egiteko aukera ederrak baitira.

 

 

3. Eta gutxiena?Zergatik?

O: Azterketaz gain, ingelera gorrotatzen dut, kostatzen eta ez zaidalako gustatzen.

M:Azteketak egiteko garaia, aste baten egin behar ditugulako eta guztiz estresantea da.

U:Azterketak garaia eta mate, niretzako txapa handia da.

D:Niretzako oso zaila da aukeratzea, zeren eta ea ea guztia gustatzen bait zait.

E:Niretzat hain goiz esnatzea, sarritan erdi lotan bait nago.

I:Ni Danilekin ados nago, guztia gustatzen zait eta.

N:Nik ere ez dakit zer aukeratu, egiten dugun guztia gustatzen baitzait.

 


Beno,gustatu zaigu elkarrizketa elkarri egitea, hobeto elkar ezagutzen dugu eta horrela … gustora lan egiten egon gara.


*************************************************************************

Kaixo irakurleok!!

Gaur Marisoleri Kurkudi gelako irakasleari galdetegi bat egingo diogu, inklusioaren astea dela eta.

Badakizue zer den inklusioa? Ikasten ari gara eta ea urte hau amaitu baino lehen argi dugun!



-Kaixo, Marisol!

Zer moduz?

-Ondo. Zuek??

-Zer da Inklusioaren astea? Zertarako egiten da?

-Inklusio astea geure Barandiaranelkarlanean  proiektuaren jarduera bat da. Beno… jarduera multzo bat .. hobe esanda. Aste baten Ikastetxeko guztiok INKLUSIOAREN ALDE GAUDELA adieraz dezakegu, beraz, pertsona guztion INKLUSIOA, eta aldi berean , dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa lortzen saiatzeko egiten da.

INKLUSIOAz hitz egiten dugunean kontutan hartu behar dugu hiru oinarri:

-Lehenengoa, pertsonen errespetua eta onarpena. Sarritan dibertsitate funtzionala duten pertsonak ez ditugu ezagutzen eta aurreritziak izaten ditugu. Aste horretan intentsiboki landuko dugu horien ezagupena eta onarpena. 

-Bigarrena, parte hartzea, hau da, ikastetxean daude eta ikastetxeko jardueretan parte hartzeko aukerak izan behar dituzte.

-Azkenik, hezkuntzarako eskubideak bermatzea, hau da, “trabak” edo “ikaskuntza ostopoak” saihestea.

-Esan ahal diguzu zer egingo duten ikasleek datorren astean?

-Aurreko asteko tutoretzatan Gorbeia eta Kurkudiko ikasleekin batera gela guztietako tutoretzetan “ Dibertsitate funtzionala” duten pertsonak ezagutzeko jarduerak egin ditugu.

-Azken astean : abenduak 19tik 23ra irakasgai guztietan ( euskera, gazte, plastika,...) jarduera desberdinak egiteko aukera izango duzue. Ikastetxea ornatuko dugu. Pelikulak eta hitzaldiak ere egongo dira , mailaka egingo dira (1.mailakoak Genuine atletic Fundaziokoekin, 2.mailakoak síndrome down fundaziokoekin, eta 3.mailakoak Haszten taldekoekin tailerrak egingo dituzue.

Horrez gain 3. mailakoek ideiak sortu dituzte azken egunerako: jokuak-guynkana- txokolatada..

Beno aste intentsiboa da INKLUSIOAz aritzeko. Beraz , mila miloi esker guztioi, ziur naiz zuen partaidetza ezin hobea izango dela eta.

-Zer sentitzen da dibertzitate funtzionala izateagatik baztertua izatean?

Ni irakasle izanda ikusi dut hainbat urteetan jarrera oso positiboak, baina baita ere bazterketak eta hori inori ez zaio guztatzen

 

-Zer motatako jarduerak egiten dituzue Gorbeiako eta Kurkudiko klaseetan?

Egunero agurra egiten dugu eta gero beste gauzak egunaren arabera, adibidez astelehenetan informatika, astearteetan H.Fisikoa 3.B ekin, asteazkeneetan komunitate 1.Fkoekin, ostegunetan blog DBHkoekin eta piszina, ostiralean sukaldaritza, horrez gain hizkuntza, mate, liburutegia… pila bat gauza ikasten ditugu.

 

-Nola aldatu beharko litzateke gizartea guztion inklusioa lortzeko?

Gizartea aldatzen ari da, zorte ona duzue ezkerrak aldatu dela.

 

- Noiztik daude gela egonkorrak barandiaran institutuan?

Nik 14 urte daramatzat eta aurretik ere bazegoen.

 

-Zure lana guztatzen zaizu?

Pila bat, poz pozik nago lanean. Nire ustez ikasleak nirekin ikasten ari dira, eta nik ere beraiengaitik ikasten dut egunero.

 

-Zer onura dakartza inklusioak dibertsitate funtzionala duten ikasleengan?

Lehen aipatu duguna: onartu eta errespetatu pertsona moduan eta parte hartu behar dute gizartean. Onura ez da beraientzako bakarrik guztiontzako baizik.

 

 


2021-22



Inazio Nieva gurekin egon zen..

 Gaur Inazio Nievari elkarrizketa bat prestatzea egokitu zaigu,  hitzaldiak ematen ditu hezkuntza eta kultur zentroetan, "Inklusioa zugan hasten da" izenburupean. Garun-paralisiarekin bizitzea. Baina guk Inazio joan den ikasturtetik ezagutzen dugu, gure gimnasiako monitoreetako bat baitzen. Elkarrizketa irakurri ondoren, ezagutu egiten dugu, eta, horregatik, elkarrizketa bat egin nahiko genizuke, gure blogean argitaratzeko.

 

Kaixo Ignazio, galdera batzuk egingo dizkizugu eta ziur gaude zure erantzunekin ikasiko dugula, horregatik eskerrak ematen dizkizugu.

 

1.- Nerabea zinenean, zer zen gehien gustatzen zitzaizuna?

Nik harreman sozialak ez nituenez, arratsaldeak telebista aurrean pasatzen nituen. Gehien gustatzen zitzaidan programa “ La que se avecina”

2.- Eta zer zen gutxien gustatzen zitzaizuna?

Gutxien gustatzen zitzaidana klasera joan eta nire ikaskideek beren hari sozialak izaten zituztela ikustea zen, eta nik ez nuen ia harremanik inorekin.

3.- zerk bultzatu zintuen gizarteratze-maila ikastera?

Beste errealitate batzuk ezagutzea, nik aniztasun funtzionalaren eta desgaitasunaren errealitatea ezagutzen dudalako, baina uste dut kolektibo guztien artean lagundu behar dugula.

4.- Zein dira txikia zineneko oroitzapenik onenak?

Asko gustatzen zitzaizkidan eta familiarekin egotea. Haurra zarenean ez zara oso kontziente errealitateaz.

5-Konturatzen diguzu zer den garrantzitsua abenduaren 3an aniztasun funtzionalaren eguna ospatzea. Azal diezagukezu zergatik?

Egunero zabaldu behar da, baina zoritxarrez beharrezkoa da egun bat egotea dibertsitate funtzionala duten pertsonok eskubide berberak ditugula gogorarazteko.

6.- Gorbeiako eta Kurkudiko neska-mutilak oso pozik egon ziren joan den ikasturtean, eta zu zer moduz ibili zinen? Zerbait ikasi zenuen gurekin?

Bai, gauza asko ikasi nituen: asko gustatu zitzaidan bi gelen funtzionamendua bertatik bertara ikasi ahal izatea, eta zuen arteko elkarbizitza, zein elkartuta zaudeten eta “piña” zaretela bermatzea.

7. Esaten duzu:”inklusioa zure baitan hasten da”. Azalduko al diguzu hori?

Gutako bakoitzean hasten dela, ezin dugula pilota aldameneko teilatuan jarri, pilota horrekin ere jokatzen ez dugunean.

8. Zer uste duzu egin dezaketela dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzearen alde?

Inklusioa zugan hasten da, nigan hasten da, pertsona bakoitzarengan hasten da.

9.- Nolakoa da zure egunerokoa?

Jaikitzen naiz, klasera joaten naiz, gero etortzen naiz... lanen bat egin behar badut, beste edozein pertsona bezala egiten dut.

10.- Zure bizitza lehen baino hobea dela uste duzu, edo zeu izan zara hobetu dena?

Nork bere burua onartzea funtsezko elementua da. Nerabezaroan oraindik ez da iritsi. Laguntza psikologikoa garrantzitsua da, depresioa duen eta laguntza behar duen jende asko dagoelako.

 

Eskerrik asko eta badakizu non gauden, bisita bat egin nahi badiguzu.

Eta zuek nahi baduzue nire sare sozilaka aipa ditzakezue. Mila esker zuei!!!


 Inazio Nieva (@57energy) 

    Inazio Nieva (@Inazionieva) / Twitter

 

 



Xabi Rodriguez gure institutoko irakaslea…

 


Zenbat urte dituzu eta nongoa zara?

26 urteko idiazabaldarra naiz.

 

Zer izan nahi zenuen txikitan?

Meteorologoa edo kazetaria. Eguraldiarekiko beti izan dut interes handia. Halaber, idaztea eta ondoren erredaktatutakoa dibulgatzea asko gustatzen zitzaidan eta egun ere gustatzen zait.

 

Zein izan da zure ikasketa ibilbidea (eskola, institutua, unibertsitatea...)?

Lehen Hezkuntzako ikasketak herrian bertan egin nituen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak Beasaingo institutuan burutu nituen. Ondoren, Gizarte Zientzietan oinarritutako batxilergoa egin, eta amaitutakoan, Historia ikastea erabaki nuen, eta gradu hau Gasteizen irakasten denez, bertan  lau urte eman nituen. Segidan Irakaskuntzarako Masterra egin nuen Deustuko Unibertistatean.

 

Zein musika mota gustatzen zaizu? Instrumenturik jotzen duzu?

Entzuten dudan musika gehiena lanera bidean kotxean noanekoa izaten da. Gaztea irratia ipintzen dudanez, pop musika komertziala da gehien ezagutzen dudana, eta, salbuespenak salbuespen, oro har, gustatzen zait. Instrumentuei dagokienez, gitarra ondo jotzea asko gustatuko litzaidake baina errealitatea bestelakoa da.

Kirolen artean, gustokoena?

Urtaroaren arabera kirol ezberdinak praktikatzen ditut eta guztiak gustatzen zaizkit: igeriketa udan, korrikan nahiz txirrinduan gainontzeko urtaroetan.

 

Zeintzuk dira zure afizioak?

Nahiz eta lotsatia izan Interpretazioa oso gustuko dut.

 

Zer egitea gustatzen zaizu denbora librean eta lagunekin zaudenean?

Egungo plataformetan motibatzen nauen telesailik badago hura ikusten geratzen naiz, baina pantaila aurrean denbora gehiegi ez emateagatik marrazkiak ere egin ohi izan ditut.

 

Beste pertsona bat izateko aukera izango bazenu, nor izango zinateke?

Galdera zaila… egia esan, ez naiz inoiz honen inguruan pentsatzen jarri. Telebistan ikusi izan ditudan aktore askoren ibilbide profesionalak inbidia asko eman didate, baina hori azkenean fatxada hutsa da. Ez dakit zein den pantailaz haratago bakoitzaren errealitatea...

 

Zure bizitza pelikula bat izango balitz zein izango litzateke izenburua?

“Noraezean”. Gaztetan argi nituen gauza askoren ikuspegia aldatu egin zait. Momentuko kasualitateak, batzuetan onerako eta beste batzuetan txarrerako, nire ekintzen noranzkoa aldatu didate.

Nola eta zergatik bururatu zitzaizun aurkeztea Goazen telasailean parte hartzeko?

Aurrez izena eman nuen agentzia bat nirekin harremanetan jarri zen eta hasieran pelikula bat egiteko proposamena egin zidaten… gero Goazen telesailean parte hartu nahi nuen galdetu eta baiezko eman nien. Aurkeztu aurretik ezer gutxi nekien interpretazioaz, abesten moldatzen nintzen, baina dantzarako desastre hutsa nintzen, beraz, erronka gisa planteatu eta animatu egin nintzen.

 

Nolakoa da grabaketa egun bat?

Erlojupekoan ibili beharreko eguna. Azkenean sekuentzia bakoitzak zenbait iraungo duen, noiz hasiko den hurrengoa...dena programaturik dago eta presio handia sentitzen da. Hala ere, sekuentzien artean nahikoa barre egiten genuen eta ondo pasatzeko denbora ere izaten genuen.

 

Nola elkartzen duzu irakasle lana eta antzezle lana?

Goazenen lan egiteko ez nuen arazorik izan udako hilbateak aprobetxatzen direlako grabatzeko. Laburmetrai bat egitea proposatu zidatenean, aldiz, aste barruko eguna zenez, egun bateko baimena eskatu behar izan nuen.

 

Nolakoa da zure pertsonaia telesailean eta zer duzue amankomunean?

Ezaugarri askorekin bat egiten dugu. Biok gara lagunen lagunak, ameslari samarrak, gauzak positiboki ikustea gustatzen zaigunak…

 

Zelan moldatzen zara zure telesaileko lankideekin?

Orain dela gutxi bi lankiderekin kalean topo egin eta sorpresa handia hartu nuen, denbora asko zen ikusten ez ginela. Finean, bakoitzak bere bizitza dauka eta nahi baino gutxiago egoten gara elkarrekin. Hala ere, gauden gutxitan ilusio handia egiten digu elkarren berri izateak.

 

Zeintzuk proiektu dituzu etorkizunerako?

Ez dut proiektu handirik aurreikusita epe laburrerako. Momentuz sortzen diren proiektu txikitan gustura nabil. Irakaskuntza da etorkizunera begira ikusten dudan proiekturik seguruena...

 


ELKARRIZKETAK 20-21



ELKARRIZKETA 17-18



ELKARRIZKETAK 18 - 19



ELKARRIZKETAK 19 - 20


1 iruzkin :