}

ZERGATIK GUSTATZEN ZAIZU....?



2022-2023

Zergatik gustatzen zaigu…. LIBURUAK IRAKURTZEA?

 

Igande honetan, apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatuko da, eta gu gure institutoan LIBURUAREN ASTEA ospatzen ari gara.



Zergatik gustatzen zaigu liburuak irakurtzea?

 





*Gorbeia eta Kurkudi: kultur etxera joaten garelako.

 



*Gauza asko ikasten ditugulako istorio politak irakurtzerakoan.

 

*Irakurle batek mila bizitza ditu hil aurretik, zuk irakurtzen duzuna imaginatu ahal duzulako zure buruan, azken finean zure bizitzan barne sentitzen duzu.

 


*Ez zarelako bakarrik sentituko liburu bat alboan baduzu.

 


 *Liburu batekin negarrez, zoriontsu, irrifarrez… zure bizitza emozionala aberasgarriagoa izango delako.

Arrazoi hauek direla eta askoz gehiagoengatik liburuak irakurtzea beti gomendatuko dizuegu.




Zergatik gustatzen zaigu…. UDAZKENA?

Orain dela gutxi udazkena hasi da, eta udazkenarekin batera zuhaitzen hostoak jausten hasten dira, hotza hasten da… eta esango duzue: “ aurreko gauzak ez dira batere atseginak”, bainaaaaaaa… guri bai gustatzen zaigu udazkena:


-Festa edo jai batzuk ospatzen dira, adibidez: Halloween.




-Udazkeneko koloreak: Gorria, Laranja, Horia, Marroiak, Berde ilunak, Okreak,... benetan politak dira.



-Euria egiten duenean etxean edo zinemara joan gaitezke lagunekin, eta ziur ondo pasatuko dugula.





- Udazkenean fruitu lehorrak ( gaztaina, intxaurrak, hurrak ), eta beste janari batzuk: mingrana,

mahatsak, pikuak ,kiwiak,..jan ditzakegu eta asko gustatzen zaizkigu.







Eta zuri, udazkena gustatzen zaizu?









2020-
2021

Zergatik gustatzen zaigu….KIROLA egitea?

 Guri kirola egitea asko gustatzen zaigu…

- Gorputza mugitzen dugulako.

- Oso entretenigarria delako eta askotan deskonektatzen duzu.

- Osasuntsua delako: Muskuluak eta hezurrak gogortu egiten dira, bizkarreko minak ekiditu, energia gehiago, umore hobeagoa...

- Harreman sozialak indartzen direlako.

- Autoestima igotzeko ezinbestekoa delako.

- Kirola egiten hasten zarenean, gero ezin zara geldirik egon.




Kirolan hasteko orientabide batzuk emango dizkizuegu:

- Saiatu zaitez ariketa fisikoa kalean egiten.

- Helburu txikiak lortu. Hasieran 2 egunetan egitea proposatzen dizuegu.

- Esfortsu txikiko kirolak aukeratu. Ez hasi korrika egiten edo crossfit egiten.

- Bilatu zure motibazioa.

- Inork ez zaitu behartu behar.

Oraindik dudak badituzu, bete test hau eta jakingo duzu zein den zure kirola.




Zergatik gustatzen zaigu….OPORRAK izatea?

 Guri oporretan egotea gustatzen zaigu …

  • Deskantzatzeko tartea delako

  • Lagunekin egoteko gehiago

  • Familia ikusteko

  • Institutoa ez dagoelako (batzuk ikasi egin beharko dute ez dutelako gainditu)

  • Bizikletaz ibili ahal garelako

  • Denbora librea dugulako

  • Hondartzara eta igerilekura joan ahal garelako

  • Ez gara goiz altxatu behar

  • Bidaiatu ahal delako, leku berriak ezagutu

  • Egon ahal garelako denbora gehiago televisioa ikusten

  • Gustatzen zaiguna egitea denbora gehiago eukitzen dugu



Zergatik gustatzen zaigu…. irratia entzutea?

 Guri irratia gustatzen zaigu….

  • Gehienok irratia entzuten dugu etxean (40 principales, Rock FM, Cadena 100, Cadena dial) 

  • Telebista ez ikusteko beste aukera bat izan daiteke.

  • Musika entzutea asko gustatzen zaigulako.

  • Irratiak lagunduta sentiarazten gaituelako.

  • Irratia entzutea barre egitea eragiten digu.

  • Mugikorraren bitartez edonon entzun dezakegu eta munduko edozein irrati katea.

Ikasurte honetan geure ikastetxean proiektu berri bat martxan jarri da, irratigintza, eta Olatz Artabe da bere arduraduna.


Patioetan egiten den ekintza bat da, instituko edozein ikaslek parte hartu dezake gelan dagoen paper batean zure izena ematen. Irratigintzako arduraduna geletara hurbiltzen da eta hurrengo egunerako partaideak izendatzen ditu. Ikasle horiek, izendatutakoak, patio orduan bisita gelara joan behar dira. 

Arduradunak ikasle bolondresekin jolas desberdinen grabaketa egiten du, jolasak hauek dira: 

  • Asmakizunak

  • Egunean behin, egunean zehar ikasitako gauzei buruz galdera desberdinak.

  • Tabu, txartel batean agertzen den objektu bat asmatzea, txartelan bertan agertzen diren hitzak esan gabe.

  • Musika, lehenengo, abesti baten izenburua asmatzea, eta bigarren, abesti horri falta zaion hitz bat asmatzea.

  • Pentsamendu laterala, egoera baten aurrean irtenbide bat bilatzea.

Joku bakoitzean puntuazio desberdinak irabazteko aukera ematen dizu eta talde irabazleak sari bat irabaziko du. 

Azkenik, grabaketa hori editatzen (irratigintzako arduradunak egiten du) da eta beste patio batean entzungo da.

ANIMA ZAITEZTE!!!!


Zergatik gustatzen zaigu Euskal dantzak egitea?

Iraia , 3 mailako ikasle bat da eta 5 urte zituenean hasi zen euskal dantzak egiten eta txikitatik  oso gustokoa du dantzatzea.

Azaroaren 25ean emakumearen kontrako indarkeri eguna denez erabaki zuen euskal dantzak nahi zuenari irakastea. Horretarako hasi zen prestatzen entsaioak eta asteazkenetan patio orduan geratzen dira praktikatzeko Iraiaren laguntzaz. Gorbeia eta Kurkudiko bost ikaslek ere parte hartzen dute.

Azalduko ditugu  ea zergatik gustatzen zaigun euskal dantzak egitea.

Euskal dantzak oso politak dira eta dibertigarriak ere dira

Dantza egiten kirola egiten dugu 

Ensaioetan gure arteko giroa oso `polita da.


Zergatik gustatzen zaigu udazkena?

 

Irailaren 22an, 15:31ean udazkena hasi zen Leioan eta espaniar penintsulako ordutegia duten herri guztietan. 

Arrazoi hauengatik gustatzen zaigu udazkena:

 

- Institutora bueltatzen gara eta ekainan agurtu genituen lagunak berriro ikusten ditugu.

 



- Zuhaitzetako hostoak jausten dira eta dena kolore marroi, laranja, hori, gorri eta berde polit eta argitxu batzuez estaltzen da.

 

- Tenperatura epeltzen da, ez du hainbeste bero egiten, eta gauetan tapakia jartzen hasi behar dugu, goxo-goxo lo egiteko.





- Fruitu lehorren garaia da, batez ere, hurrak, intxaurrak eta gaztainak.

 

- Azaroaren 1ean, HALOWEEN


ospatzen dugu.

 

2019-2020

 


Zergatik gustatzen zaigu kalera pasira ateratzea?

Kalera ateratzea guztioi gustatzen zaigu, eta batez ere orain gogoekin hartu dugula, hainbeste denbora etxean egon eta gero. Baina zergatik gustatzen zaigu hainbeste? Kurkudi eta Gorbeiako ikasleek euren iritzia eman dute, hona hemen zer esan duten:

- Lagunekin atera eta parre egiten dugu.
- Lagunekin egoten gara eta gure gauzei buruz hitz egiteko aukera ematen digu.
- Tik. tok egiteko aukera ematen digu.
- Kirola egin dezakegu.
- Horrela ez gara egun osoa etxea egoten.
-Familiarekin animaliak eta paisaiak ikus ditzakegu.
- Terrazatan eseri eta pintxoak jateko aukera daukagu.


Eta zuei? zergatik gustatzen zaizue kalera ateratzea? Kontaiguzue!!



     ******************

Zergatik gustatzen zait horrelakoa izatea…

 

 Tutoretzan, gustatu zaigun bideo bat ikusi dugu, BLOGan partekatzea nahi  dugu, zuei eregustatuko zaizuela uste dugu eta:

 

https://www.youtube.com/watch?v=4z9qbgT0lgk

 

   Eta bai, ados gaude Muxoterekin,  bakarrak garela,


Errepikaezinak gara, eta garen bezalakoak gara eta  horrela izatea gustatzen zaigu.

   Muxotek eman dizkigun aholkuak gustatzen zaizkigu, eta zurekin partekatu nahi ditugu:

Beti ikas dezakegula uste dugu



 eta ikastean erratzeko eskubidea dugu, akatsetik ere ikas daiteke, eta horregatik ez gara erortzen utzi behar, ez gaitu tristetuko  zerbait gaizki egiteak. Horregatik, besteei entzun eta iritzia alda dezakegu; hau ere ikastea baita.

   

Ikasi, hobetu … eta maitatzen jarraitu behar dugu.

Gure ustez, ona da ispiluari begiratzea, ditugun gauza onak aitortzea, asko baitira, eta gure akatsak ere ezagutu eta onartzea, eta zentrifugatzea, hau da, kanpora ateratzea, behar ez dugun eta mesede egiten ez digun guztia, nagusiki kalte egiten digun horrek, eta ezin badugu atera laguntza eske, horrekin bizi ahal izateko.

Beti ez ditugu gauzak ondo egingo, eta horrek haserrea piztuko digu, berdin dio,  haserretzeko eskubidea dugun, "Koronilla"raino egoteko edo nazkatuta egoteko eta, 
 ez gara zergatik izkutatu behar baina zaindu egin behar dugu geure burua, eta zaindu gure une txarrak, eta zaindu gure inguruan dauden  beste pertsonak ere, noski!! utzi egin behar dugu besteek ere  gu zaintzea. Geure burua zaindu ahal izateko denbora behar dugu, gogoeta errazten digun denbora, pentsatu ahal izateko, erreflexionatzeko,  … denbora eman behar diogu geure buruari.


  


Ilusioak eta ametsak izatea garrantzitsua da,  gure bizitzan bultzada emango digun motorra izango dira, eta ametsek gidatuko dituzte gure ahaleginak  amets horiek lortzeko .

   Gehien adosten gaituena 



Zoriontsuak izan behar garela bizitzan da, zoriontsuak egunean,..eta dantzatu , bizitza rocketatu, ez aplatanatu, eta batez ere... maitatu geure burua , asko maitatu eta egunero esan : Asko maite zaitut!!!. 



Alai egon behar dugu, geure tristura eta malkoak ezkutatu beharrik gabe. Negar egin dezaket eta ausarta izaten jarraituko dut!! Eta lehen esan duguna: gehien maitatzen ditugunekin egon, zaindu,.. horrela tristurak ez gaitu bahituko.

   Eta batez ere, batez ere,.. ez ahaztu :
ZU BALIO HANDI HANDIKOA ZARA!!!!! 
Eta besarkatu, elkar besarkatu .. horregatik elkarrekin oihukatuko dugu ozenki:



EGUNON MUNDUAAAA!!!!

 

***************************************************

ZERGATIK GUSTATZEN ZAIGU 
LAGUNEKIN EGOTEA?



*Beraiekin jolas dezakegu: saskibaloian, futbolean, play…

 

*Gure gauzetaz hitz egin dezakegu: elkarri kontatu eta entzuten diogu .



 

*Dibertitzen gara: zinemara , diskotekara...joaten garenean.



 


*Gure lagunak gure astian gauza dibertigarriak egiteko aukeratzen ditugulako.



 

*Gure lagunak maite ditugu oso jatorrak direlako, eta beraiekin egon nahi eta 
behar dugu.


Zergatik gustatzen zaigu besarkadak jasotzea?

 



* Besarkadek seguro eta konfiantzaz agoten laguntzen gaituzte.
* Eroso eta pozzi egoten laguntzen gaituzte.
* Lotsatiak diren personen konfiantza hartzen eta lagunkoiagoak zaten lagunen ditu.
* Lasaitzen laguntzen gaituzte.
* Bi pertsonen arteko komunikazioa errazten du.
* Autoestima laguntzen du.
* Ziurtasun sentzazioa sustatzen du.

Hurrengo bideoan oso ondo azalduta dago ,ikusi!! 


 

Zergatik gustatzen zaigu zinemara joatea?

- Oso entretenigarria delako

 

-  Lagunekin gaudelako

-  Pelikula ezberdinak ikusi ahal ditugulako: negar egitekoak, farre egitekoak, akzioa dutenak..

 

-  Palomitak edo txutxeriak jateko     

 

Zergatik gustatzen zaigu musika entzutea?

  • Oso entretenigarria delako
  • Musika mota asko daudelako
  • Ondo sentitzen garelako


 

  • Abestu ere ahal delako
  • Instrumentuekin jo ahal delako

......................ETA ZUK zergatik?

 

 

Zergatik gustatzen zaigu bidaiak egitea?

 

*Jende berria ezagutzen dugulako.


*Oso eroso gaudelako.


 

*Familia, lagunekin,... denvbora ondo pasatzea gustatzen zaigulako

 *Beste herrialdeak ezagutzea ondo dagoelako

 



eta.. zuri... zergatik??

 

 

 

ZERGATIK GUSTATZEN ZAIZUE BIDEO-JOLASAZ ARITZEA?

 

  • Jolasak oso dibertigarriak direlako.
  • Irudi onak dituztelako.
  • Entretenigarriak delako.


 

  • Zuk agintzen duzulako. 

  • Oso kolore bereziak erabiltzen dituztelako.
  • Publizitateaz zabaltzen dituztelako.
  • Eta zuri zergatik?

2 iruzkin :