}

AGENDA 30

2023- 2024

Barandiaran-eko 

ORTUA


Pasaden urtean bezala, Urrian hasi gara gure ortuarekin.

 Joseba eta Fran etorri dira institutora bere etxearen inguruan eta bere ortuaren inguruan hitz egitera. Haien proiektua erakutsi digute, Eko Oiz izenekoa.  

Baratxuriak, tipulinak, letxugak eta bruselako kimuak landatu ditugu. 


Energia tailerra

Josebak eta Franek bere etxea nola funtzionatzen duen azaldu digute. Energia lortzeko, plaka solarrak eta haize-errota erabiltzen dute. Horretarako, eguzkiaren argia erabiltzen dute eta horrekin dirua aurrezten dute.

Hori azaltzeko, egurrezko helikoptero bat montatu genuen eta eguzkiarekin helizeak nola mugitzen ziren ikusi genuen.


2022- 2023Barandiaran-eko 

ASTE BERDEA


Oporrak izan baino lehenago, azken astean, Apririlak 3tik 6ra ASTE BERDEA ospatu genuen geure ikastetxean.


Eko oiz elkartetik Joseba eta Frank etorri ziren eta hitzaldi baten ondoren institutoko baratzera landatzera joan ginen.

Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. Helburua:

Ekoizpen eta Kontsumo arduratsurako moduak bermatzea

-Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra bultzatzea

- Ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzea

- Oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzea

- Lanpostu ekologikoak sortzea, zuzentasunez ordainduak eta lan baldintza egokietan

Informazio gehiagorako bideo hau dekozue

ekoizpen eta kontsumo jasangarria






AGENDA 30

Garapen jasangarriko helburuak guztiontzako etorkizun iraunkorra lortzeko plan nagusia dira. Elkarren artean erlazionatzen dira eta egunez egun aurre egin behar diegun erronka globalak gehitzen dituzte. Inor atzean ez uzteko, garrantzitsua da 2030erako helburu horietako bakoitza betetzea.

3.eta 4.Helburuak lantzen …

Pasaden Hilabetean, otasilaren 13tik 24ra , Hezkuntza Sailak epea zabaldu zuen Ikastetxeetan  Matrikulazioa egiteko, eta horregatik 3. eta 4.  helburuak jorratuko ditugu.

3.Helburua:


“Bizimodu osasuntsua bermatzea eta adin guztietan ongizatea sustatzea funtsezkoa da garapen iraunkorrerako.”



4.Helburua: 

“Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, eta bizitza osoan ikasteko aukerak sustatzea guztientzat” Hemendik 2030era bitartean, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntza amaituko dutela ziurtatzea, doakoa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izan behar baitu, eta ikaskuntza-emaitza egokiak eta eraginkorrak lortu behar ditu.



1.eta 2.Helburuak lantzen …

Pasaden astean Topagunean dagoen erakusketaz aritu ginen, “Acción sin fronteras” dituen helburuak aipatu genituen.



Guk  Agenda 30en helburuak aztertuko ditugu eta gure iritzia aldi berean adierazi nahi dizuegu.

 Aste honetan lehen bi helburuekin hasiko gara:


-Pobrezia desagertzea:


 2030erako, muturreko pobrezia amaiarazi nahi da pertsona guztientzat eta mundu osoan. Izan ere, guztiok eskubide berberak ditugula uste dugu, eta hain oinarrizkoa diren elikadura, etxebizitza.. guztiontzatr ziurtatuta egon beharko lukete.

Gure uztez ez da onargarria momento honetan oraindik jende pobrea egotea.

-Goserik ez izatea:

Hemendik 2030era gosea amaiarazi eta pertsona guztiek elikadura osasuntsua, nutritiboa eta urte osorako nahikoa dena eskura dezaketela ziurtatu nahi da. Gainera, malnutrizio modu oro ere amaiarazi nahi da. Lehengo iritzi bera dugu: ez luke goseak dagoen inor egon behar.




Agenda 30-ERAKUSKETA

Aste honetan Agenda 30arekin lotuta dagoen erakusketa bat aurkitu dezakezue galerian. Erakusketa ONG batek egin du, accion sin fronteras deiturikoa. 1990az geroztik, modu libre eta independientean lanean ari den Espainiako Irabazi Asmorik Gabeko elkarte bat da. Espainian, Afrikan eta Latinoamerikan lan egiten du.


Acción sin fronteras elkartearen helburu orokorrak hauek dira:

  • Pobrezia desagerraraztea

  • Goserik ez

  • Osasuna eta ongizatea

  • Kalitatezko hezkuntza

  • Genero berdintasuna

  • Ur garbia eta saneamendua





AGENDA 30

      22/23 Egitasmoak

Ikasturte honetan jarraituko dugu Eskola Agenda 30 proiektua lantzen , pasaden ikasurtean , 21-22 ikasurteko  jarduera gehienak burutu ziren: irteerak (Artigas, Peñas Negras, Sopelako Dunak, Merkabilbao…),  Hitzaldia “ozeano eta plastikoak” batxilergoan, Aste berdea, sukaldeko hondakinak bereiztu, ekolagunen taldea…



 Lurdes, proiektu honen arduraduna, klasez klase pasatu da aurtengo egitasmoa azaltzeko asmoz eta ekolagun taldean apuntatzeko. Gure ustez mundua zaintzea guztion ardura da eta guztion onurarako, beraz animatzen zaituztegu.

Guk etxean eta institutoan birziklatzen eta jasangarriagoak izaten saiatzen gara: papera, argia, uraren kontsumoa…

Honekin batera Leioako udalak ere ahaleginak egiten ditu, adibidez oinezkoentzako bideak irabaziz.









2021- 2022

AGENDA 30

Ikasturte honetan, Agenda 30 proiektuaren barruan ekintza desberdinak egiten ari dira institutoko ikasleak. Jarraian, egindako jarduerak azalduko ditugu: 


1.   MERCABILBAOra irteera: 2.DBHko ikasleak otsailean zehar mercabilbao bisitatzeko aukera izan dute. Oso pozik joan dira. 2kilo laranja eta oihalezko poltsa bat oparitu zieten guztiei. 



2.  HITZALDIA: Aketza Sanchez, Goazen Up! elkarteko kidea guregana etorri zen eta Batxilergo 1.go eta 2. mailakoei hitzaldi bat eman zien plastikoaren erabilpen arduratsuari buruz. Oso interesgarria izan zen.

3.   ORTUAN LAN EGITEN: 1. eta 2. ebaluaketetan zehar, ikasle batzuk beheko ortuan lan eta lan aritu dira, haziak eta landareak ereiten. Intsektuen hotela ere eraiki dute.

4.  KANPAINA BERRIA MARTXAN! Patioan zaborra ondo bereizteko eta kudeatzeko kanpaina martxan jarriko da.

5.  BILBOKO KONTSUMOBIDERA IRTEERA: Gazteak eta Nabigazio segurua tailerra egiteko aukera izan zuten ikasleek. Oso ondo egon zen eta boligrafo eta sukaldatzeko amantala oparitu ziguten.


UDAZKENA DATOR/ AGENDA 30 



Udazkena heldu da eta ingurumenean aldaketak somatuko ditugu, zuhaitz batzuk hostoak galduko dituzte eta beste batzuk kolorea aldatuko dute. Haizeak batzuetan gogor joko du eta tenperatura jaisten joango da....

Gu Pinosolo parkera joan gara, zuhaitzak ezagutu eta   hostoak eta fruituak jaso ditugu.




Udazkenari, elikagaiei eta garai honetako fruituei buruz hitz egin dugu,
eta hausnartu dugu zein garrantzitsua den elikadura osasungarria eta jasangarria eramatea, sasoiko produktuak kontsumituz, hori baita Agenda 30eko helburuetako bat.



Lourdes (agenda 30ko arduraduna) gure gelan egon da proposamen hauek egiteko:


- Agenda 30eko 21-22-ikasturtean egingo diren jarduerak azaldu. 

-Ekolagunak eta ortuan aritzeko bolondresak eskatu zituen.

Guk  parte hartzen  animatzen zaituztegu planeta zaintzeko ardura guztiona bait da.











2 iruzkin :

  1. Gaur lan bikaina !! Ea letxugak berdin portatzen diren !!

    ErantzunEzabatu
  2. A mi me parece muy bien la pagina de agenda 21 porque: hay mucho contenido y es muy chula!!!

    ErantzunEzabatu