}

INKLUSIOAREN ALDE

2020-2021 ikasturtea
TOLERATZIA EGUNA HASZTEN ELKARTEKOEKIN

Pasa den astelehenean, NAZIO ARTEKO TOLERANTZIA EGUNA izan zen eta ospatu genuen institutoan, horretarako HASZTEN ELKARTEKOEN laguntza izan genuen.  

Hazten elkartea 2014ko azaroan sortu zen, Bizkaian aniztasun funtzionala duten neska-mutilen kirol-hastapena bultzatzeko asmoz.Hasierako ideia hainbat familiak federazioaren eta elkarteen eskaintzaren barruan hutsune bat zena betetzeko beharretik sortu zen. Horregatik, lehen helburua kirol desberdinen ikaskuntza sustatzea izan zen, sinpleenetatik konplexuenetara, etorkizunean lehia-eremura iritsi ahal izateko.

Bizkaian kirolaren eta jarduera fisiko egokitu eta inklusiboaren bidez dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Sentsibilizazioak ikastetxeetan, ikasgela egonkorretan eta igeriketan, prestakuntza espezifikoa, kirol-kampus inklusiboa - Egokitua, ekitaldiak, kirol-eskolak, besteak beste.

HASZTENekoek dibertsitate funtzionala duten pertzonen ikuspegia jasotzea izan da tailerraren helburua, mugikortasunaarekin lotuta. 




DBH 3. mailako ikasle guztiak parte hartu zuten, lehenengo hitzaldi bat jaso zuten eta ondoren, taldeka,  topagunean ezintasun bisuala lantzeko jarduera desberdinak egin zituzten eta patioan ezintasun fisikoak landu zuten gurpildun aulkiak erabiliz.



Orokorrean bai irakasleak baita ikasleak ere oso pozik egon ziren tailerrarekin, askok konturatu ziren zeintzuk sailtasunak diituzten ezintasunak dituzenak.
 







 

 



INKLUSIOAREN ALDE GAUDE GABONETAN  eta .... BETI

INKLUSIOAREN ALDE GAUDE!!




  Ikastetxean inklusioaren aldeko jarduera ezberdinak egin ondoren , horietariko batzuk aipatuko ditugu:
* plastikan gabonetako arboletan ezberdintasunak irudikatutako marrazkiekin ormirudiak egin ditugu
*Euskera-gaztelania-ingelera-frantsesa idazlanak, eskutitzak, ...
*Balore etiko eta Erlijioan  laburmetraiak ikusi ditugu 
* H.Fisikoan jolas ezberdinak ezgaitasunak dituzten pertsonekin enpatia izateko ,
*Pelikula ( Mi nombre es radio) ikusi dugu gela guztietan
*...
     Azken egunean poilikiroldegian jolas ezberdinak antolatu genituen , oso  partaidetza handia izan zen eta ondo pasatu genuen.

    Ziur gaude norberaren benetazko garapena bere helburuak lortutakoan ez dela suertatzen , baizik eta besteekin lortzen dugunarekin gauzatzen dela.
   Horrela , egindako jardueren laburpena aurreko bideoan ikus dezakezue , gure ahalegin guztiak kontutan hartzekoak dira eta ...



 

MILA ESKER!!!




iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina