}

AGUR IBAI !!!


EKAINAK , 15 :
AGUR IBAI !!!




Gaur egun tristea da , gure ikaslea, lankidea, laguna ....
                                             Ibai Ciria    joan zaigu eta .
    Ibai beti txapelduna izan da beti , baina ezin izan dio azkenean gaixotasunari irabazi ,  oso mingarria izan arren , agur esan genion..
    Baina pozarekin gelditu nahi dugu : 
 
Ibairekin egon garen guztiok , beti irabazle izan gara : irabazi dugu bere maitasuna , gozatu dugu bere irrifar politaz , bere bizitzeko gogoaz kutsatu gara , Atlhetik jarraitzaile onenetariko bat izanda bere indarra erakutsi digu ,...
    Guzti horrekin gelditu behar gara ,
beti " GENIAL!!!" ,
 bere hitzik kuttunena esaten zuelarik .
 
    Ibai beti gurekin izango zara. 

 
  
  Mila esker  gure irrifarrak beti mantentzeagatik eta emandako guztiagatik !!! .



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina