}

AGUR IBAI !!!


EKAINAK , 15 :
AGUR IBAI !!!




Gaur egun tristea da , gure ikaslea, lankidea, laguna ....
                                             Ibai Ciria    joan zaigu eta .
    Ibai beti txapelduna izan da beti , baina ezin izan dio azkenean gaixotasunari irabazi ,  oso mingarria izan arren , agur esan genion..
    Baina pozarekin gelditu nahi dugu :
Ibairekin egon garen guztiok , beti irabazle izan gara : irabazi dugu bere maitasuna , gozatu dugu bere irrifar politaz , bere bizitzeko gogoaz kutsatu gara , Atlhetik jarraitzaile onenetariko bat izanda bere indarra erakutsi digu ,...
    Guzti horrekin gelditu behar gara ,
beti " GENIAL!!!" , bere hitzik kuttunena esaten zuelarik .
    Ibai beti gurekin izango zara. 

 
    Mila esker  gure irrifarrak beti mantentzeagatik eta emandako guztiagatik !!! .



AZKEN AGURRA 2016-17

AZKEN AGURRA 2016-17 IKASTURTEAri




   Gaur, ekainak 15, gure blogean aritzeko azken eguna da. Lan handia egin dugu eta partaidetza bikaina izan da. Oso gustora egin dugu lana, lankidetza izaten saiatu gara eta lortu dugula uste dugu.
   Beno uda ondo pasatzea opa dizuegu eta datorren 2017-18 ikasturtean berriro elkarrekin lan egitea espero dugu.


 


 

ESTATISTIKAK 1ean



ESTATISTIKAK Ekainaren  1ean




Azken hilabete honetan hurrengo bisitak izan ditugu:

Sarrera
orri-ikustaldi
Espainia
    8875
Errusia
    646
Erresuma Batua
    528
Ameriketako Estatu Batuak
    487
Frantzia
    378
Kanada
    73
Irlanda
    64
Alemania
    61
Ukraina
    22
Txina
    14





Orain arte , betikoak hain zuzen ere:

BISITAK : 11.261

INKESTA

Zure iritzia beharrezkoa !!!

   Aste honetan hainbat jarduera egiten ari gara
       
Aste berdea dela-eta, aurtengo gaia kontsumo jasangarria denez, Eskolako Agenda 21eko kideok inkesta bat prestatu dugu ikasleen eta irakasleen kontsumo ohituren inguruan ikerketa txiki bat egiteko, erabat anonimoa da, guk ez dugu jakingo norena den jasotako emaitza.


Lurraren baliabideak mugatuak direnez, munduko pertsona guztiek gure kontsumo ohitura berdinak balituzte gure kontsumoa jasateko zenbat planeta beharko genituzke kalkulatu nahi dugu.

       " Elikadura Jasangarria"        lemapean, eta jarrera ezezkorrak aztertu ditugu bai guretzako bai geure planetarako.


 Zenbat planeta beharko genituzke horrelako jarrerak mantenduz gero ???



Zeure erantzunak behar ditugu !!




ELIKAGAI BANKUA

ELIKAGAI    BANKUA

Hilabete honetan klase guztietan elikagai bankuarekin batera gure solidaritatea azaldu nahi dugu, eta horretarako jarduera batzuk egingo ditugu. 
Agenda 21an "elikadura jasan garria"gaia lantzen gaude. Horrekin batera oinarrizko janariak lortu ezin duen jendea lagundu behar dugula uste dugu. Hori dela eta Elikagai Bankuari gure laguntza eskeini diogula.
Hurrengo jarduerak egingo ditugu:
-Klaseetan elikagaiak jasotzeko kutxak prestatu.
-Pankartak prestatu.
-Gutunak idatzi.
-Irteera Elikagai Bankura .
-Eta noski, elikagaiak bildu.
Oso garrantzitsua da, irauntzen data luzea duten 3 elikagai ekartzea. Adb; arroza, dilistak, gailetak, olioa, kontserbak, umeentzako potitoak...
Ea KILO ASKO lortzen ditugu!!!

KORRIKA , APIRILAK 6



KORRIKA: APIRILAK 6an LEIOAtik
  

KORRIKA
   Gaur, gaueko 3:30etan korrika pasatu da  Leioatik.
 

Hemen institutoan ikasle eta irakasle batzuk  afaltzen gelditu  dira, gero  korrikan elkarrekin parte hartzeko.

Ikastetxean  korrikan parte hartzeko  bi jarduerak izan ditugu:
Ø    LIP-DUB ,goiko ikastetxean egin zuten bezala behekoan ere egin genuen. Pasaden ostiralean,Martxoak 31an. Oso ondo atera zitzaigun.Hona hemen zuek disfrutatzeko .


Ø    Beste aldetik korrika txikian beste ikastetxeekin batera parte hartu dugu.


Guk polikiroldegian hartu genuen lekukoa eta Mercedarias ikastetxeraino eraman genuen.



Korrika txikia amaitu bezain laster gure ikastetxeko patioan musikaldi bat egon zen. 
Beste ikastetxeko ikasleak ere animatu ziren dantza egitera:Betiko ikastola,Altzaga,San Bartolome ….
Oso ondo pasatu genuen dantza egiten.
Primeran!!!   BAT   ZUK!!

ESTATISTIKAK MARTXOAN

ESTATISTIKAK Martxoaren 26an





Azken hilabete honetan hurrengo bisitak izan ditugu:

Sarrera orri-ikustaldi
Espainia
435
Frantzia
31
Kanada
20
Ameriketako Estatu Batuak
7
Erresuma Batua
3
Kolonbia
1
Alemania
1
Indonesia
1
Errusia
1
Ukraina
1


1





Orain arte , betikoak hain zuzen ere:

BISITAK : 
9.622





Sarrera orri-ikustaldi
Espainia
7521
Errusia
557
Erresuma Batua
510
Ameriketako Estatu Batuak
464
Frantzia
274
Kanada
73
Alemania
61
Irlanda
28
Ukraina
18
Txina
14